Goi mailako joskintza teknikak

Cristóbal Balenciagaren obraren ezaugarri bat da teknikaren domeinuan, ehunaren ezagutzan eta etengabeko garapen ziklo batean bere lana zehaztu zuen bilakaera-hobekuntzan oinarritutako esperimentazio eta berrikuntza formala.

Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu. Maisuaren ondare teknikoa transmititzeko oso gaituta dauden profesionalek egindako saio teoriko-praktikoak dira. Museoan garatzen diren jarduera intentsiboak, parte-hartzaileei Balenciaga unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen dietenak. Eta egungo salbuespenezko egoeretara egokitzen diren online prestakuntza formula berriak.

2021 honetan, goi-mailako joskintzako ikastaroen programazioa proposamenen areagotze garrantzitsu batekin osatu da. Berrikuntza gisa, goi-mailako joskintza zein fantasia tekniketan ezberdindutako bi ibilbide proposatu dira, eta horietan sakontzeko bi maila.

EGUTEGIA

Goi mailako joskintza teknikak

Fantasia ibilbidea: hastapen maila

 - 

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta eta parpaila bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz.

Informazio gehiago

Goi mailako joskintza teknikak

Fantasia ibilbidea: sakontze maila

 - 

Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, Museoak Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko lehen ikastaroa aurkezten du.

Prestakuntza honek bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, soineko baten osagai jakin batzuk egiteari ekingo zaio. Hain zuzen ere, uhalik gabeko gorputza, bies erako begizta batez errematatua, arreta berezia jarriz barruko kortseletaren egiturari eta fantasiazko tailerren berezko itxitura- eta erremate-teknika guztiei, hala nola hausketak egitea, eta organtzak, guatinak eta itxiturak jartzea. 

Informazio gehiago