JANTZIGINTZAKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN HASTAPEN-IKASTAROA

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko jantzigintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.

IRAKASLEA: Javier Martín


DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAK:


Datak: 2024ko irailaren 13tik 15era.


Ordutegiak: Irailaren 13a, ostirala, 14:30 – 18:30 / Irailaren 14a, larunbata, eta irailaren 15a, igandea, 9:30 – 13:30 eta 14:30 – 18:30.


Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.


Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.


Izen-emateak: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroaren argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 7ra arte (azken hori barne, 23:59). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere.
Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.


Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 20 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta uztailaren 12tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.


Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.


Prezioa: 265 euro.


PLAZA MUGATUAK.
IZEN-EMATEA BEHARREZKOA DA.
Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen
dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie.
Jardueraren amaieran bertaratze-ziurtagiria emango da.


Harremanetarako:
Tel.: 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga.com

Laguntzaileak:
KUTXA FUNDAZIOA
ALFA HOGAR

 

PROGRAMA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.