Ikasi
Ikastetxeak
Museoa eta bere edukiak eskola-publikoarengana hurbiltzeko diseinatua, programa honek hezkuntza-etapa desberdinetara egokitutako eta curriculum-edukiei lotutako jarduerak eskaintzen ditu, non jantzia eta haren inguruko guztia esploratzeko, hausnartzeko eta sortzeko tresna bihurtzen den.
Proposamenak hiru balioren inguruan egituratzen dira, Garapen Jasangarriko Helburuei lotuak eta etapa guztietarako zeharkakoak: Aniztasuna, Jasangarritasuna eta Sormena. Balio horiek, era berean, Cristóbal Balenciagaren obran agertzen diren funtsezko hiru kontzepturekin lerrokatzen dira: forma, gorputzari eta aniztasunari buruzko gogoeta gisa; materia, materialen ezagutzari eta baliabideen erabilera arduratsuari lotuta; eta teknika, sormenaren, berrikuntzaren eta bikaintasunaren motor gisa ulertuta. Hala, programak lotura ezartzen du museoaren bildumaren eta etapa bakoitzerako proposatutako hezkuntza-esperientzien artean.
Informazio gehiagoModa eskola
Museoko erakusketen eta jardueren programazioaren xedea modaren kultura sortzea da, modaren alorreko lanbideekin lotutako ezagutzaren transmisioaren bidez. Hala, publiko desberdinen interes eta beharrei ematen zaie erantzuna, izan espezializatuei nahiz orotarikoei.
Informazio gehiagoFamiliak eta aisialdia
Parte hartzaileek bildumako obrak ezagutu eta arretaz aztertzeko aukera dute, baita, jarduera praktiko baten bidez, beren sormena esperimentatzeko ere. Tailerrek urritik ekainera arte funtzionatzen dute, astean behin, eta saio bakoitzak bi ordu inguruko iraupena du.
Informazio gehiagoBISITA ETA JARDUERA IRISGARRIAK
Museoak, Fundación "La Caixa"-rekin lankidetzan, bisita-programa bat prestatu du, beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek osatutako taldeak museoan sartu eta gizarteratzea errazteko xedearekin.
Informazio gehiago


