Museoa eta bere edukiak eskola-publikoarengana hurbiltzeko diseinatua, programa honek hezkuntza-etapa desberdinetara egokitutako eta curriculum-edukiei lotutako jarduerak eskaintzen ditu, non jantzia eta haren inguruko guztia esploratzeko, hausnartzeko eta sortzeko tresna bihurtzen den.
Proposamenak hiru balioren inguruan egituratzen dira, Garapen Jasangarriko Helburuei lotuak eta etapa guztietarako zeharkakoak: Aniztasuna, Jasangarritasuna eta Sormena. Balio horiek, era berean, Cristóbal Balenciagaren obran agertzen diren funtsezko hiru kontzepturekin lerrokatzen dira: forma, gorputzari eta aniztasunari buruzko gogoeta gisa; materia, materialen ezagutzari eta baliabideen erabilera arduratsuari lotuta; eta teknika, sormenaren, berrikuntzaren eta bikaintasunaren motor gisa ulertuta. Hala, programak lotura ezartzen du museoaren bildumaren eta etapa bakoitzerako proposatutako hezkuntza-esperientzien artean.
Informazio gehiagorako:
943 008 840
didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
SML PROGRAMA
SML hezkuntza-programa bat da, eta moda-kontsumo arduratsu eta jasangarriko kultura baten inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzea du xede. Hausnarketa kritikoko prozesu batean eta sormenezko praktika kolektiboan oinarritutako esperientzia honen helburua da ikasle parte-hartzaileei ezagutza eta irizpidea ematea, eta ikasleok gaur egungo erronkekin konektatu eta konprometitzea, moda jasangarriaren paradigman aurrera egiteko.
Programa honen bidez, museoaren eta eskolaren arteko lankidetzarako aukerak aztertzen dira, eta Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda bere egiten dituen esperientzia bat hartzen du barne.
Haur hezkuntza
Etapa honetan, programak aurkikuntza, jakin-mina eta esperimentazio sentsoriala lehenesten ditu. Proposamen parte-hartzaileen bidez, ikasleak museora eta Cristobal Balenciagaren unibertsora hurbiltzen dira, behaketa, irudimena eta adierazpen sortzailea sustatuz.
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntzarako proposamenak aurkikuntza eta esperimentazio bidezko ikaskuntzatik abiatzen dira. Behaketa-, elkarrizketa- eta sorkuntza-dinamiken bidez, ikasleek analisirako, sormenerako eta pentsamendu kritikorako gaitasuna garatzen dute, eta, horretarako, lankidetza-lana eta parte-hartze aktiboa sustatzen dituzte, bisitaren protagonista izan daitezen.
Informazio gehiagoBigarren Hezkuntza
Bigarren Hezkuntzan, jarduerek moda fenomeno kultural, sozial eta artistiko gisa ulertzen sakontzen dute. Gogoeta, eztabaida eta praktika sortzailearen bidez, ikasleek jasangarritasuna, identitatea, berrikuntza eta diseinua bezalako gaiak jorratuko dituzte, begirada kritikoa garatuz eta kontzeptu horiek beren errealitatearekin lotuz.
Informazio gehiagoBatxilergoa eta lanbide heziketa
Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, proposamenek Cristobal Balenciagaren eta modaren ezagutzan sakontzen dute, sormen-, kultura- eta lanbide-diziplina gisa. Analisiaren eta elkarrizketaren bidez, ikasleak beren pentsamendura eta sorkuntza-prozesuetara hurbiltzen dira, beren obraren gakoetan eta modaren historiari egindako ekarpenean sakonduz.
Informazio gehiago


