ERALDATUTAKO GORPUTZAK
Jarduera hau gorputza eraldatzeko eta istorioak kontatzeko jantziak duen gaitasuna ezagutzeko gonbidapena bihurtzen da. Cristobal Balenciagaren sorkuntzak behatuz eta aztertuz, ikasleak siluetaren ideiara hurbilduko dira eta jantzitako gorputzaren adierazpen-aukerak aztertuko dituzte. Esperientzia kapa baten sorrerarekin amaituko da.
HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO GELAK
Erakusketara bisita eta tailerra
20 ikasle gehienez taldeko
90'