Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Moda eta Ondarea. Cristóbal
-
Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.
Informazio gehiagoBisita ezazu Museoa
-
Cristóbal Balenciaga Museoak irekiera-ordutegia luzatuko du eta bisita gidatuak proposatuko ditu
Informazio gehiagoAzaletik bolumenera
Jarduera honen helburua Getariako moda-sortzailearen sorkarietan agerikoak diren forma –eta geometria– kontzeptuak irakastea da. Ikasleek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hainbat figura geometriko bi dimentsiotan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren. Bihur zaitez oihalen arkitekto!
Informazio gehiagoHariari jarraitu!
Nola lortzen da haria? Nola egiten da ehuna? Zer tresna erabiltzen dira ehuna egiteko? Ehun-zuntz naturalen jatorria deskubrity ahal izando dute parte-hartzaileek, bai eta ehunak egiteko prozesua bera ere. Ehungailu bat erabilita oinarrizko oihala egingo dute familiek.
Informazio gehiagoItxiera partziala
-
Erakusketa aldatzeko lanak direla-eta, apirilaren 6tik 25era (biak barne) museoa partzialki irekita egongo da, eta areto bakarrari egin ahal izango zaio bisita. Horrenbestez, sarrera doakoa izango da 11:00etatik 18:30era bitartean.
Informazio gehiagoAlaïa & Balenciaga. Formaren eskultoreak
-
“Alaïa & Balenciaga. Formaren eskultoreak”, Cristóbal Balenciaga museoa kokatzen duen hamargarren urteurrenarekin bat eginez, bi sortzaileek –Azzedine Alaïa (1935-2017) eta Cristóbal Balenciaga (1895-1972) - 100 lan baino gehiago aurkezten dituzte Azzedine Alaïa Fundazioa Parisen.
Informazio gehiago