JANTZIGINTZAKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN IKASTARO AURRERATUA

Cristobal Balenciagaren teknikaren transmisioa sustatzeko eta ezagutza hori modaren arloko profesionalen belaunaldi berri baten eskura jartzeko helburuarekin, museoak maila-aurreratuko ikastaro hau aurkezten du jostunaren jostundegietan erabiltzen ziren metodo espezifikoetan zentratuta.

Ikastaroak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, Parisko Balenciaga Etxean egindako konjunto bati dagokion jaka baten erdia landuko dute. Hain zuzen ere, egun museoaren bildumakoa den 1966ko otsaileko artile urdin eta zurizko zarga gurutzatuko modeloa, eta jostunaren gaitasun tekniko zorrotzaren erakusgarri dena.

Gauzatu beharreko ariketak, joskintzako ehunen akaberen tratamenduari eta manga japoniarra eta kartera poltsikoak dituen koadrodun jaka bat eskuz egiteko teknika eta eragiketei dagozkie. Arreta berezia jarriko zaio patroia ehunaren motibora egokitzeari, laukiaren harmoniari eutsiz.

IRAKASLEA: Javier Martín

DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAK

Datak: 2026ko ekainaren 22tik 26ra.

Ordutegiak: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Guztira, 35 orduko jarduera.

Honakoei zuzendua: Modaren Diseinua, Patroigintza eta/edo Jantzigintzako tituludunak, modaren arloko profesionalak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzaren teknikak sakonago ezagutu nahi dituzten guztiak. Bereziki egokia da aurretik museoak antolatutakoa jantzigintzako goi-mailako joskintza-tekniken hastapen- edo/eta  erdi-mailako ikastaroak egin dutenentzat.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira. Nahitaezko baldintza ez bada ere, aldez aurretik prestakuntza-ibilbide bereko ikastaro bat egin izana baloratuko da.

Inskripzioa: Izen-emateak apirilaren 15era arte egongo dira irekita (egun hori barne, 14:00ak arte). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute, eta modaren esparruan duten trebakuntza eta esperientziaren berri eman beharko dute curriculum vitaean. Motibazio-gutuna ere aurkeztu beharko da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman beharko du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaileen kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta apirilaren 30etik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 475 euro.

Prezio horren barnean daude ariketak egiteko materialak, 55 euroko balioa dutenak. Museoak kit bat izango du parte-hartzaile bakoitzarentzat, behar diren gauzekin: artilezko ehuna, artehuna, galoizko zinta, forrua eta guatina, proposatutako ariketak
egiteko beharrezkoak direnak.

Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab.) ekarri beharko dituzte.

* Cristobal Balenciaga Fundazioak jaso beharreko matrikularen prezio garbia lehen aipatutakoa da, eta, beraz, bankuko gastu guztiak parte-hartzailearen kontura dira.

** "Museoaren lagunei" legokiekeen deskontua matrikula egiten den unean gutxienez 2 urteko antzinatasuna duten lagunetara mugatzen da.

PLAZA MUGATUAK. IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA.

Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie. Jardueraren amaieran parte-hartze ziurtagiria emango da.
 

Harremanetarako:
Tel.: 943 00 47 77
@. hezkuntza@fbalenciaga.com

DESKARGATU PROGRAMA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.