Goi mailako joskintza teknikak
FANTASIAZKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN IKASTARO AURRERATUA
-
Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, museoak Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko ikastaroa aurkezten du.
Informazio gehiagoGoi mailako joskintza teknikak
JANTZIGINTZAKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKAK HASTAPEN-MAILA
-
Jantzigintzarako goi-mailako joskintza-tekniken hastapenak ikasteko ikastaro trinkoa, Balenciaga Etxearen lan-metodoetan oinarritua eta parte-hartzaile espezializatuei zuzendua. Metodologia bereziki praktikoaren bitartez, parte-hartzaileek artilezko kapa motz bat egingo dute — jantzi enblematiko bat Cristóbal Balenciagaren ekoizpenean—, eta artisauen modura osatuko dute Balenciaga lepo bat. Ikastaroan uztartu egingo dira erakustaldi teknikoak, banan-banako jarraipena eta etenik gabeko eskulana. Era horretara, goi-mailako joskintzako prozesu tradizionaletara eta Balencia Etxean ohikoa zen zorroztasunera hurbilduko dira ikasleak.
Informazio gehiago