JANTZIGINTZAKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKAK HASTAPEN-MAILA

Jantzigintzarako goi-mailako joskintza-tekniken hastapenak ikasteko ikastaro trinkoa, Balenciaga Etxearen lan-metodoetan oinarritua eta parte-hartzaile espezializatuei zuzendua. Metodologia bereziki praktikoaren bitartez, parte-hartzaileek artilezko kapa motz bat egingo dute — jantzi enblematiko bat Cristóbal Balenciagaren ekoizpenean—, eta artisauen modura osatuko dute Balenciaga lepo bat. Ikastaroan uztartu egingo dira erakustaldi teknikoak, banan-banako jarraipena eta etenik gabeko eskulana. Era horretara, goi-mailako joskintzako prozesu tradizionaletara eta Balencia Etxean ohikoa zen zorroztasunera hurbilduko dira ikasleak.

Irakaslea: Javier Martín

Datak: 2026ko irailaren 11tik 13ra.

Ordutegia: Irailaren 11, ostirala, 14:30 – 18:30 / Irailaren 12a, larunbata, eta irailaren 13a, igandea, 09:30 – 13:30 eta 14:30 – 18:30.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Izen-emateak: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroaren argitaratzen den egunetik hasi eta ekainaren 15era arte (egun hori barne, 14:00ak arte), Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 20 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta ekainaren 30etik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 290 euro.

Prezioak 35 euroko balioa duten materialak barne hartzen ditu. Museoak parte-hartzaile bakoitzarentzat beharrezkoa den materialaren kit bat izango du; eta kit horrek artilezko oihala, artehuna eta kotoia izango ditu.

Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab.) ekarri beharko dituzte.

* Cristobal Balenciaga Fundazioak jaso beharreko matrikularen prezio garbia lehen aipatutakoa da, eta, beraz, bankuko gastu guztiak parte-hartzailearen kontura dira.

** "Museoaren lagunei" legokiekeen deskontua matrikula egiten den unean gutxienez 2 urteko antzinatasuna duten lagunetara mugatzen da.

PLAZA MUGATUAK.

IZEN-EMATEA BEHARREZKOA DA.

Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie.

Jardueraren amaieran parte-hartze ziurtagiria emango da.

Harremanetarako:  

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Laguntzailea:

ALFA HOGAR

PROGRAMA DESKARGATU

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.