FANTASIAZKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN HASTAPEN-IKASTAROA

Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan jantzigintzako teknikak ikasteko hastapen-mailako ikastaro praktikoa. Erakustaldi teknikoen eta aplikatutako ariketen bidez, goi-mailako joskintzako berezko joskintza-, muntaketa- eta lisaketa-prozesuak landuko dituzte parte-hartzaileek, arreta berezia jarriz fantasiazko ehunen bolumenari, egiturari eta portaerari.

Ariketa nagusi gisa, 1961eko toile berezi batean inspiratutako gorputz bat egingo da, eta, horretarako, Cristóbal Balenciagaren ondarearen berezko baliabideak erantsiko dira, hala nola zaku-bizkarra, izur egituratuak eta barruko akaberak.

IRAKASLEA: Javier Martín

DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAK:

Datak: 2026ko urriaren 2tik 4ra.

Ordutegiak: Urriaren 2a, ostirala, 14:30 – 18:30 / Urriaren 3a, larunbata, eta urriaren 4a, igandea, 09:30 – 13:30 eta 14:30 – 18:30.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako fantasiazko tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroaren argitaratzen den egunetik ekainaren 30ra (egun hori barne, 14:00ak arte). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 20 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta uztailaren 15etik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 290 euro.

Prezioak 35 euroko balioa duten materialak barne hartzen ditu. Museoak parte-hartzaile bakoitzarentzat beharrezkoa den materialaren kit bat izango du; eta kit horrek tafeta eta kotoia izango ditu.

Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab.) ekarri beharko dituzte.

*Cristóbal Balenciaga Fundazioak jaso beharreko matrikularen prezio grabia lehen aipatutakoa da, eta, beraz, bankuko gastu guztiak parte-hatzailearen kontura dira. 

** Museoaren lagunei legokiekeen deskontua matrikula egiten den unean gutxienez 2 urteko antzinatasuna duten lagunetara mugatzen da.


PLAZA MUGATUAK. IZEN-EMATEA BEHARREZKOA DA.
Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie.
Jardueraren amaieran bertaratze-ziurtagiria emango da.

Harremanetarako:
Tel.: 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga.com

Laguntzaileak:
ALFA HOGAR

PROGRAMA DESKARGATU

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.