KUSTOMIZATU ETA BIRZIKLATU
Jantzi bat hondakin izateari utzi eta zerbait berria bihur al daiteke? Modaren industriaren ingurumen-inpaktuaren eta gure kontsumo-ohituren azterketatik abiatuta, ikasleek ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren printzipioei buruz hausnartuko dute. Tailerrean, erabiltzen ez den kamiseta bat motxila funtzional bihurtuko dute, eta diseinuak eta sormenak objektuen erabilera-bizitza nola luza dezaketen ikasiko dute.
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
20 ikasle gehienez taldeko
120'
AZALETIK BOLUMENERA
Jarduera honek Cristobal Balenciaga formaren eraikuntzaren maisu bihurtu zuten printzipio geometrikoetako batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bi dimentsioko patroiekin eta erronka matematiko errazekin esperimentatuz, ikasleek planoa bolumen bihurtzen dela eta diseinu-prozesuan teknika eta sormena nola batzen diren egiaztatuko dute.
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra.
20 ikasle gehienez taldeko
135'
GORPUTZ JANTZIAK ETA IDENTITATEAK
Janzteko moduak nor garen, geure burua nola erakutsi nahi dugun eta bizi garen gizarteari buruz hitz egiten du. Jarduera honek janzkeraren bidez identitatea eraikitzeari buruzko gogoeta egitea proposatzen du, janzteko moduen bilakaera aztertuz eta irudi pertsonalarekin lotutako estereotipoak zalantzan jarriz. Amaitzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere nortasuna askatasunez eta aniztasunez adierazteko sormen-proposamen bat diseinatuko du.
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
20 ikasle gehienez taldeko
120 '