Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzarako proposamenak aurkikuntza eta esperimentazio bidezko ikaskuntzatik abiatzen dira. Behaketa-, elkarrizketa- eta sorkuntza-dinamiken bidez, ikasleek analisirako, sormenerako eta pentsamendu kritikorako gaitasuna garatzen dute, eta, horretarako, lankidetza-lana eta parte-hartze aktiboa sustatzen dituzte, bisitaren protagonista izan daitezen.

Oficios textiles

Lehen Hezkuntza

EHUN-OFIZIOAK

Nork egiten du posible goi mailako joskintzako jantzi bat? Zein lanbidek hartzen dute parte haren sorkuntzan? Bisitan zehar, ikasleek Cristóbal Balenciagaren sorkuntzen atzean dagoen artisau-lana ezagutuko dute, jantzi bakoitzaren lanketan parte hartzen zuten lanbide ezberdinak ezagutuko dituzte eta eskuz egindako lanaren balioa ulertuko dute. Esperientzia tailer batekin amaituko da, non formekin, koloreekin eta testurekin esperimentatuko duten, praktikaren bidez jantziek beren itxura nola hartzen duten ezagutzeko.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ETA 2. MAILA
Erakusketara bisita eta tailerra.
20 ikasle gehienez taldeko
120'

2 LH BZ Esperimentu kromatikoak-Experimentos cromaticos EP SC I

Lehen Hezkuntza

KOLORE ETA TINDAGAI NATURALAK

Nondik datoz ehunak koloreztatzen dituzten koloreak? Beti lortu al dira modu berean? Jarduera honek tindagaien jatorria ezagutzeko, ehunak koloreztatzeko tradizionalki erabili izan diren landareak eta baliabide naturalak ezagutzeko eta egungo tindaketa-prozesuek ingurumenean duten eraginari buruz hausnartzeko aukera eskaintzen du. Esperimentazioaren bidez, ikasleek beren lagin-liburu kromatikoa osatuko dute, material naturalekin tindatzeko teknikak erabiliz

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. eta 4. MAILA 
Erakusketara bisita eta tailerra 
20 ikasle gehienez taldeko
120'

 

Niños de recurso II

Lehen Hezkuntza

SILUETA (U)TOPIKOAK

Silueta ez da inoiz gai estetiko hutsa izan: gorputza, edertasuna eta gizartea ulertzeko moduak ere islatzen ditu. Cristobal Balenciagaren sorkuntzetatik abiatuta, jantziak gorputz-formak nola eraldatzen dituen eta esanahi kulturalak nola transmititzen dituen ezagutuko dute ikasleek. Jarduera «Ondorioak» joko surrealistan inspiratutako sormen-tailer batekin amaituko da, non estereotipoetatik libre eta irudimenera irekita dauden silueta berrien diseinuarekin esperimentatuko den.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILA
Erakusketara bisita eta tailerra 
20 ikasle gehienez taldeko
120'