Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

Transmissions3

Ikastaroak eta klase magistralak

FANTASIAZKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN HASTAPEN-IKASTAROA / PRESENTZIALA

 - 

Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan jantzigintzako teknikak ikasteko hastapen-mailako ikastaro praktikoa. Erakustaldi teknikoen eta aplikatutako ariketen bidez, goi-mailako joskintzako berezko joskintza-, muntaketa- eta lisaketa-prozesuak landuko dituzte parte-hartzaileek, arreta berezia jarriz fantasiazko ehunen bolumenari, egiturari eta portaerari.

Informazio gehiago

Agenda

Urriko zubia

 - 

Urriaren 10etik 12ra, Museoak egunero irekiko ditu ateak, eta irekiera ordutegia 10:30tik 18:30tara izango da. 

Informazio gehiago
Building1