Bilbea eta Irazkia
Ehunen ulermena eta etengabeko esplorazioa funtsezkoak dira Cristobal Balenciagaren obran. Tailer honetan ehungintzara hurbilduko gara «zoom» berezi baten bidez, ehun bat nola eraikitzen den deskubritzeko.
Bilbea eta irazkia elkarri lotuz, parte hartzen duten familiek hariak lotzeko eta gurutzatzeko modu desberdinekin esperimentatuko dute, beren jantziak sortzeko, ehun-prozesu bat balitz bezala. Elkarlotuaren aukerak aztertzeko proposamena, ekintza sinple batetik sorkuntza bat nola eralda daitekeen ezagutuz.
Data: Azaroaren 15a.
Ordutegia: 11:00-13:00.
Publikoa: 5 eta 11 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Prezioa: 3€ pertsonako.
Noren eskutik: MAUSHAUS
Maushaus artearen eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi bat da. Bertan, eduki pedagogikoak diseinatzen dira, baita ikaskuntza ludikorako objektuak eta lekuak ere. Jolasen, ekintzen eta performanceen bidez kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen ditu, eta, horretarako, daukagun jolas-gaitasuna sustatzen du.
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, azaroak 12 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Izen-ematea aldez aurretik egitea gomendatzen dugu, jarduerak errazago antolatzeko.
Izena emateko gutxieneko kopurua lortzen ez bada, jarduera bertan behera uzteko eskubidea izango du museoak. Hori gertatzen bada, izena emandako pertsonei hala jakinaraziko zaie, izena emateko prozesuan adierazitako posta elektronikoaren bidez. Egoera horretan, ordaindutako zenbatekoaren itzulketa osoa jasotzeko aukera, edo erreserba beste data edo jarduera batera aldatzeko aukera eskainiko da.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.