Familientzako tailerrak

Familientzako tailerren bidez, era ludikoan eta sormenezkoan Museoko bilduma sei-hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familietara hurbildu nahi da.

Informazio gehiagorako: T. 943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Familientzako tailerrak

Yuki mino

Cristóbal Balenciagak gorputzari txokoak eskaintzen dizkio mugimendu betean bizitzeko. Bere jantzien formek eta bolumenek bizitzeko lehen espazio bat sortzen dute, niaren eta guaren artean.

Tailer honetan, ideia horretatik abiatuta, gorputzaren, espazioaren eta jantziaren arteko harremana aztertuko dugu. Familia bakoitzak bere baby hut propioa sortuko du, Yuki Mino-an inspiratuta: forma sinpleko japoniar estalki tradizionala, karratuaren geometrian oinarritua. Eraikuntzaren eta estanpazioaren bidez, familia bakoitzak bere baby hut-a pertsonalizatuko du, bere nortasuna eta bakarra egiten duena adierazten duen diseinu baten bidez. Formekin, geometriarerkin eta mugimenduarekin esperimentatzeko eta familian elkarrekin sortzeko proposamena.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Bilbea eta Irazkia

Ehunen ulermena eta etengabeko esplorazioa funtsezkoak dira Cristobal Balenciagaren obran. Tailer honetan ehungintzara hurbilduko gara «zoom» berezi baten bidez, ehun bat nola eraikitzen den deskubritzeko.

Bilbea eta irazkia elkarri lotuz, parte hartzen duten familiek hariak lotzeko eta gurutzatzeko modu desberdinekin esperimentatuko dute, beren jantziak sortzeko, ehun-prozesu bat balitz bezala. Elkarlotuaren aukerak aztertzeko proposamena, ekintza sinple batetik sorkuntza bat nola eralda daitekeen ezagutuz.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Itzalak

Cristobal Balenciagak gorputza eraldatzen du bolumenaren bidez. Globo, zaku, tunika edo baby doll silueta ikonikoek forma berriak sortzen dituzte, gorputzaren eta ehunaren artean sortzen den espazioarekin jolastuz.

Itzalak tailerrean, sortzailearen silueta horietako batzuetara hurbilduko gara, haren bolumenekin eta formekin esperimentatzeko. Itzal txinatarren antzerkian inspiratuz, argiarekin eta mugimenduarekin jolastuko gara geure siluetak sortzeko eta proiektatzeko, jantziak gorputza eta inguruko espazioa nola eralda ditzakeen deskubrituz.

Informazio gehiago