
Azaletik bolumenera
Jarduera honen helburua Getariako moda-sortzailearen sorkarietan agerikoak diren forma-eta geometría-kontzeptuak irakastea da. Ikasleek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hainbat figura geometriko bi dimentsiotan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren. Bihur zaitez oihalen arkitekto!
Data: Otsailak 14
Ordutegia: 11:15-12:30.
Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 7 € helduek 5 umeek
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea saio otsailaren 12ra arte egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.
Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.
Talde eta data bakoitzeko gehieneko kopurua 4 familia-unitate izango da, eta 16 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.
Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.