ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan eta "Arriskuan dagoen ondarea" izenburupean, bisita honek aukera paregabea eskaintzen du Museoan obrak nola sartu diren, zer kontserbazio- eta erakusketa-irizpideri jarraitzen zaien eta ehun-ondare hori zaintzeko eta iraunarazteko egin beharreko lan teknikoa eta gizatiarra ezagutzeko.

Data: Azaroak 14

Ordua: 10:30ean euskaraz / 12:30ean gaztelaniaz

Doan

Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan eta "Arriskuan dagoen ondarea" izenburupean, bisita honek ehun-ondarearen hauskortasunari eta zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen du, Cristóbal Balenciagaren lanaren bidez.

Jantziek tailer eta aretoetako jarduera guztiz bizia uzten duten unetik beretik, Balenciagaren sorkuntzak erabiltzeko eta modako jantzi soilak izateari utzi —iragankorrak definizioz—, eta balio historiko, artistiko eta kultural handiko ondare bihurtzen dira.

Bisitak aukera paregabea eskaintzen du obra batek Museoan sartzen denetik kontserbatzen eta erakusten den arte egiten duen ibilbidea ezagutzeko. Ibilbide horren bidez, jendeak ezagutu egingo ditu: piezak hartzeko eta gordetzeko protokoloak, prebentzioari begirako kontserbazioari eta zaharberritzeari aplikatutako irizpide teknikoak eta etikoak, eta denboraren joanean bereziki kalteberak diren ehunak eta material finak behar bezala zaintzen direla bermatzeko beharrezkoak diren baldintzak.

Era berean, museoek ehun-ondarea babesteko gaur egun dituzten erronkak aztertuko dira: materiala hondatzea, argiaren, hezetasunaren edo manipulazioaren ondoriozko arriskuak, eta ikerketa eta zaintza espezializatuen etengabeko beharra.

Proposamenak kontserbatzaileek, zaharberritzaileek eta ekipo teknikoek ondare hori bizirik edukitzeko eta etorkizuneko belaunaldiei transmitituko zaiela ziurtatzeko egiten duten lan ikusezinera hurbiltzeko aukera eskainiko du. Ondarea zaintzea, objektuak gordetzea ez ezik, memoria eta ezagutza kolektiboa gordetzea ere badela ulertzeko gonbita da, azken batean.

Izena ematea beharrezkoa da. Plaza kopuru mugatua.

Plazak esleitzeko, izena emateko ordena hartuko da kontuan.

Izen-emateak eta informazio gehiagorako:
T. 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com