Zuzeneko musika

Musikaren Eguna dela eta, Cristóbal Balenciaga Museoak zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskainiko die bisitariei erakusketa-aretoetan. Saioa Nuria López García konpositore eta gitarra-jotzailearen eskutik egingo da. Soinu-proposamen honek musika beste ikuspegi batetik entzutera eta musikaren, espazioaren eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura berriak aurkitzera gonbidatzen gaitu.

Data: Azaroaren 22a
Ordua: 12:00
Lekua: 1. aretoa · Cristóbal Balenciaga Museoaren erakusketa-aretoak

Nuria López García (Albacete, 2002) konpositorea eta gitarra-jolea da, eta bere musika batez ere jakin-minetik eta askotan oharkabean igarotzen diren soinu eta keinu finen esploraziotik sortzen da.

Bere lanak tinbrearen esperimentazioa eta denboraren pertzepzioaren eraldaketa uztartzen ditu, soinuaren, eszenaren eta ikusizkoaren arteko mugak aztertzen dituen diziplinarteko ikuspegitik. Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, gitarra eta konposizio espezialitateetan trebatu da. Musikagileak eta Bernaola Zikloa bezalako jaialdietan parte hartu du, Royaumont bezalako nazioarteko egonaldietan aritu da, eta Ensemble Sinkro eta Gasteizko Udal Banda bezalako taldeekin lankidetzan jardun du.

2025ean, Zarzuelako Antzokiko IV. Konposizio Saria jaso zuen. Gaur egun, Órbitas aurkezten ari da, bakarka egindako lehen disko-proiektua. Soinu-bidaia horretan, emakume konpositore garaikideen obrak eta bere interludio propioak uztartzen ditu, unibertso musikal bat sortuz. Unibertso horretan, gitarrak grabitate-ardatz gisa jarduten du, estetika desberdinak lotu eta kohesionatzeko.

Katapulta Tourren laguntzarekin

Artistari buruzko informazio gehiago:
www.nurialopezgarcia.com

Harremanetarako:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40