Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Balenciaga eta Elkano. Bisita gidatu konbinatua
-
Esperientzia konbinatu honek Cristóbal Balenciaga eta Juan Sebastián Elkanori lotutako figura eta kultura-ondare ezagutzeko aukera ematen du. Bisita gidatua, bai jostunari eskainitako zentroan, zein Getariako alde zaharrera, bisitariak bertako bi seme ospetsuengana eta paisaia kulturalera hurbiltzeko.
Informazio gehiagoFormak eta Zaporeak. Plan konbinatua
-
Plan honek aukera paregabea eskaintzen du Getariako kostaldeko altxorrak ezagutzeko. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute jostunaren museora bere sorkuntza bikainak ikusteko, eta historia eta gastronomiaren ondorioz hain ezaguna den leku honen ondare aberatsa ezagutzeko.
Informazio gehiagoDantza-ikuskizuna “Gesala”
Dantzaz dantza konpainiak Gesala bere azken lana estreinatuko du. Gil Harushen koreografia bat da, tradizioei eta aurrerabideari buruzkoa, eta Getarian inspiratua dago, genero ikuspuntu batetik.
Informazio gehiagoDANTZ(H)ARIAK Familientzako tailerra
Lehen haurtzarorako tailer honen abiapuntua Cristóbal Balenciagaren sormen-unibertsoa da, eta gorputza ehunen bidezko mugimenduarekin erlazionatzen den modua aztertzen du. Proposamena Teatro Paraíso, Dantzaz Konpainia eta Cristóbal Balenciaga Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da.
Informazio gehiagoDantza Museoan
Ikerketa-prozesu bateratu baten ondorioz, museoak, Kultzarekin batera, bitartekotza-tresna berri bat proposatzen du. Arte-diziplina desberdinen arteko harremana bereizgarritzat duen bisita-esperientzia honetan, bildumako pieza estatikoen eta dantza-mugimenduaren arteko elkarrizketak aukera ematen du Cristóbal Balenciagaren figuraren eta lanaren dimentsio berriak ezagutzeko.
Informazio gehiagoTranpola / “Txilin hotsak” . Antzerkia
Ane Gebara eta Josune Vélez de Mendizabal arte eszenikoen arloan diharduten bi izen dira euren abizenekin, emakumeak, sutsuak, arte eszenikoen sortzaileak. Norberak bere bide profesionalari ekin zion duela lau bat urte. Batak, Anek, ipuin-kontalari gisa ahozkotasunetik egin zuen; besteak, Josunek, antzerkigintza gorpuztetik. Bidean Metrokoadroka...
Informazio gehiago