Dantza-ikuskizuna “Gesala”

Dantzaz dantza konpainiak Gesala bere azken lana estreinatuko du. Gil Harushen koreografia bat da, tradizioei eta aurrerabideari buruzkoa, eta Getarian inspiratua dago, genero ikuspuntu batetik. 

Data: Uztailaren 3a

Ordua: 19:30ean

Publikoa: Orokorra 

Tokia: Museoaren kanpoaldea

Prezioa: Dohainik

Edukiera mugatua. Beharrezkoa da aurretiaz erreserbatzea 

Ideia Beñat Gereka ikus-entzunezko sortzaile getariarrena da, eta urte honen amaieran argitara emango duen dokumental batean gai horien inguruan lan egiteko asmoa erakutsi du. Gogoeta berriak eta erresonantzia berriak sortzen dituen abiapuntua izango da; oraingoan, dantza eta mugimendu moduan.

Dantzaz dantzaren sektorearentzako koreografia- eta garapen-sorkuntzako zentroa da. Urtero, tokiko eta nazioarteko sortzaileak biltzen dituzten ekoizpenak egiten ditu, laborategi eta sareko lan formula baten bidez, eta lankidetza-proiektuen garapenaren alde egiten du, tokiko erakundeekin eta mundu osoko dantza-etxeekin. Etengabe hedatzen ari den komunitate batean, Dantzaz zentroak dantzaren munduarentzako aukerak sortu nahi ditu, kalitate, energia eta freskotasun ukaezineko kutsuarekin.

Gil Harush koreografo donostiarra Israelen jaio zen, eta Tel Aviveko Thelma Yellin Goi-mailako Arte Eskolan graduatu zen. 2007an, dantzan espezializatu zen Rottherdam Dance Academyn, Herbehereetan. Bertan, horrez gain, bere lehen dantza-lanak sortu zituen koreografo gisa, eta Europako sortzaile eta koreografo entzutetsuekin ere lan egin zuen. 

Online erreserba

Beharrezkoa da ikuskizunerako tiketak aldez aurretik erreserbatzea; izan ere, egungo ezohiko egoera dela eta, ikusleen edukiera mugatua da. Sarrerak hemen daude eskuragarri: ESTEKA (https://www.eventbrite.es/e/159590400183). Edukiera mugatua denez, azkenean ezin baduzu tailerrera joan, mesedez, abisatu, interesa duten beste pertsona batzuek parte hartzea ahalbidetzeko.

Eguneko plaza libreen esleipena tiketak dituzten pertsonak bertaratzen ez badira bakarrik egingo da, eta edukieraren arabera.

 

Informazio gehiago:

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

943 00 88 40

DantzDantz