
DANTZ(H)ARIAK Familientzako tailerra
Lehen haurtzarorako tailer honen abiapuntua Cristóbal Balenciagaren sormen-unibertsoa da, eta gorputza ehunen bidezko mugimenduarekin erlazionatzen den modua aztertzen du. Proposamena Teatro Paraíso, Dantzaz Konpainia eta Cristóbal Balenciaga Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da.
Data: Uztailaren 11n
Ordua: 11:30ean / 17:30ean (bi txanda)
Publikoa: 1 eta 4 urte bitarteko haurrak dituzten familiak
Tokia: Museoko areto nagusia
Prezioa: Dohainik
Edukiera mugatua. Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea
Erreserba:
Beharrezkoa da aldez aurreko erreserba egitea jarduerarako; izan ere, egungo ezohiko egoera dela-eta, parte hartzen duten familien edukiera mugatua da.
Izen-emateak zabalik egongo dira jardueraren aurreko ostiralera arte (uztailaren 9ra arte, 14:00etan), edo hori baino lehenagora arte, eskainitako plazak betetzen badira.
Gehienez ere 10 familia-unitatek parte hartuko dute saio bakoitzean, eta guztira 30 parte-hartzaile izango dira. Edukiera mugatua denez, azkenean ezin baduzu tailerrera joan, mesedez, abisatu, interesa duten beste familia batzuek parte hartzea ahalbidetzeko.
Museoak protokolo bat ezarri du bere jardueretan segurtasunaren inguruko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko. Hortaz, museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu egin dira bere langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko.
Informazio gehiago:
didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40