
Tranpola / “Txilin hotsak” . Antzerkia
Ane Gebara eta Josune Vélez de Mendizabal arte eszenikoen arloan diharduten bi izen dira euren abizenekin, emakumeak, sutsuak, arte eszenikoen sortzaileak. Norberak bere bide profesionalari ekin zion duela lau bat urte. Batak, Anek, ipuin-kontalari gisa ahozkotasunetik egin zuen; besteak, Josunek, antzerkigintza gorpuztetik. Bidean Metrokoadroka Kolektiboarekin topo egin eta TRANPOLA antzerki taldearekin batera “Txilin hotsak” sortu dute. Bi taldeen elkarlanaren fruitu da, hortaz, umorez betetako lan performatibo hau.
Data: Uztailaren 30a
Ordua: 19:30
Publikoa: Orokorra
Tokia: Museoko areto nagusia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: Doan
Edukiera mugatua. Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea
Sinopsia: Yolanda bi potorekin abiatu da. Bideari ekin dio, txilin-hotsez lagunduta. Eta poto horiek dira helmugaralagunduko dutenak. Zapore, kolore eta usainez betetako pote hutsak. Ipuin polit baten hasiera dirudi, baina… gauzak ez dira hasten diren modukoak, nola amaitzen diren baizik. 20 minutuko umore absurduaren eztanda.
- Antzezleak: Ane Gebara eta Josune Vélez de Mendizabal
- Zuzendaritza: Metrokoadroka kolektiboa
- Produkzioa: Tranpola Antzerki Taldea
Emanaldi hau "Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” zirkuitu barrukoa da.
"Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” informazioa: http://eu.
Online erreserba
Beharrezkoa da ikuskizunerako tiketak aldez aurretik erreserbatzea; izan ere, egungo ezohiko egoera dela eta, ikusleen edukiera mugatua da. Sarrerak hemen daude eskuragarri: ESTEKA (https://www.eventbrite.es/e/
Eguneko plaza libreen esleipena tiketak dituzten pertsonak bertaratzen ez badira bakarrik egingo da, eta edukieraren arabera.
Informazio gehiago:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40