Balenciaga eta Elkano. Bisita gidatu konbinatua

Esperientzia konbinatu honek Cristóbal Balenciaga eta Juan Sebastián Elkanori lotutako figura eta kultura-ondare ezagutzeko aukera ematen du. Bisita gidatua, bai jostunari eskainitako zentroan, zein Getariako alde zaharrera, bisitariak bertako bi seme ospetsuengana eta paisaia kulturalera hurbiltzeko. 

Datak: Uztailaren 2a (gaztelaniaz), 16a (euskaraz), eta 30a (gaztelaniaz), eta abuztuaren 13a (euskaraz), eta 27a (gaztelaniaz)

Ordua: 16:00

Pertsona kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10 pertsona

Prezioa: 15 euro pertsonako

Erreserba: Beharrezkoa da erreserba egitea eta aldez aurretik ordaintzea. Erreserbak egiteko epea bisita-egun bakoitzaren aurreko egunean amaituko da (14:00etan). Taldea ezarritako gutxieneko parte-hartzaile kopurura heltzen ez bada, plana ezeztatu dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta data aldatuko da, edo ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, hala dagokionean.

Bisita ezeztatuko dela jakinarazteak ez du inolako kosturik ekarriko, bisita hasi baino 48 ordu lehenago egiten bada. Jakinarazten ez bada edo epe laburragoan jakinarazten bada, ez da aurretik ordaindutako zenbatekorik itzuliko.

Informazio gehiagorako:

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

943 00 88 40

Dantz