
Formak eta Zaporeak. Plan konbinatua
Plan honek aukera paregabea eskaintzen du Getariako kostaldeko altxorrak ezagutzeko. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute jostunaren museora bere sorkuntza bikainak ikusteko, eta historia eta gastronomiaren ondorioz hain ezaguna den leku honen ondare aberatsa ezagutzeko.
Datak: Uztailaren 3a, 17a eta 31, eta abuztuaren 14a eta 28a
Ordutegia: 10:30etik 14:30era
Pertsona kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10 lagun
Prezioa: 75 euro pertsonako
Hizkuntza: Gaztelania
Esperientziak honako hauek barne hartzen ditu:
– Maisor antxoa lantegia bisitatzea
– Cristóbal Balenciaga Museoa bisitatzea
– Gaintza txakolindegia bisitatzea
– Tokiko produktuak dastatzea
Erreserba: beharrezkoa da erreserba egitea eta aldez aurretik ordaintzea. Erreserbak egiteko epea bisita-egun bakoitzaren aurreko ostegunean amaituko da (14:00etan). Taldea ezarritako gutxieneko parte-hartzaile kopurura heltzen ez bada, plana ezeztatu dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta data aldatuko da, edo ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, hala dagokionean.
Bisita ezeztatuko dela jakinarazteak ez du inolako kosturik ekarriko, bisita hasi baino 48 ordu lehenago egiten bada. Jakinarazten ez bada edo epe laburragoan jakinarazten bada, ez da aurretik ordaindutako zenbatekorik itzuliko.
Informazio gehiagorako:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40