
ikerketa
Josten duten eskuak
2014 urtetik, museoak “Josten duten eskuak” deituriko ikerketa ildo bat ireki du. Hona horren helburuak: Balenciagarentzat hainbat urtez lan egin zuten pertsonak identifikatzea eta horien ekarpena balioan jartzea, beren tailerretan erabiltzen zituzten lanbide teknikak gordetzea eta, aldi berean, maisuaren lankideen ikuspegitik, haren nortasunari buruzko datuak argitara ateratzea.
Informazio gehiagoikerketa
Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra
2020 honetan goi-mailako joskintzako maisuaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko, Cristóbal Balenciaga Museoak Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra aurkeztu du. Urriaren 1ean eta 2an egingo da, modu birtualean, Museoaren webgunearen bitartez.
Informazio gehiago