Bildumak

Cristóbal Balenciaga Museoan dagoen funtsen bilduma jostunari eta haren familiari lotutako pertsonen lankidetzaren emaitza da neurri batean, eta Cristóbal Balenciagak utzi zizkigun ondare materialaren eta immaterialaren erakusgarri garrantzitsua da.Bildumak osatzen dituzten funtsak erregistratu, katalogatu, manipulatu, tratatu eta biltegiratu egiten dira, Museoaren Kontserbazio eta Zaharberritze Sailak finkatutako irizpide eta protokolo zorrotzak betez.

Bildumak

ONLINE KATALOGOA

Museoaren online katalogorako sarbidea:

https://apps.euskadi.eus/emsime/coleccion-online/museo-cristobal-balenciaga/museo-93

Bildumak

Balenciaga jantziak (1912-1971)

 Cristóbal Balenciagak diseinatu, eta gehienbat Paris, Donostia, Madril eta Bartzelonako etxeetan ekoitzitako jantzien bilduma bat dago museoan. Hauek nabarmentzen dira:

Eusko Jaurlaritzaren bilduma

Rachel L Mellon bilduma

Bildumak

Balenciaga osagarriak (1940-1968)

Zapiak, bitxiak, eskularruak, galtzerdiak, lurrinak eta buruzapiak, BALENCIAGA markaren izenarekin salduak, Balenciagak proposatutako look-a osatzeko. Buruzapiak baizik ez zituzten barruan ekoizten, etxeko tailerretan.

Bildumak

Cristóbal Balenciagaren dokumentazioa eta objektu pertsonalak (1899-1972)

Cristóbal Balenciagaren argazkiak, gutunak eta objektuak daude bilduma honetan.

Bildumak

EISA eta Balenciaga etxeen laneko dokumentuak

Fakturak, gonbidapenak, salmentako liburuak, etab.

Balenciaga patroiak eta lanabesak.

Bildumak

Moda historikoko aldizkariak

 Pedro Esteban eta Hubert de Givenchy funtsak nabarmentzen dira.

Bildumak

STUDY COLLECTION

Ikerketa eta azterketak errazago egiteko prestatutako ikus-entzunezko materiala eta kopia fisikoak.

Bildumak

Balenciaga etxeko langileen lekukotzen bilduma immateriala

Ikerketarako garrantzitsua da Etxearekin zerikusia zuten pertsonen lekukotasuna biltzea, dela zuzenki (berek egindakoak) edo zeharkakoak, haien familiartekoen aldetikoak.