
Cristóbal Balenciagari Buruzko Nazioarteko II. Biltzarra
Cristóbal Balenciaga Fundazioak, Cristóbal Balenciagari eta haren lanari buruzko ikerketa sustatzeko, helburu nagusi duen aldetik, jostunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa antolatu du 2025eko urriaren 2an eta 3an Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.
Biltzar akademikoa izango da, nazioarteko proiekzioa izango duena, eta jostunaren figurari eta legatuari buruzko lanak eta ikerketa proposamen berritzaile eta kalitatekoak aurkeztuko dira, haren hedadura osoa aintzat hartuta: pertsonala, enpresariala, sormenezkoa, teknikoa eta abar, baita Balenciaga aritu zeneko testuinguru biografiko, kultural eta lanekoak aztertuko dituzten ikerlanak ere.
Edizio berri honetan Cristóbal Balenciagari buruzko 24 azterlan berritzaile aurkeztuko dira, mundu osoko hainbat erakunde akademikok eta ikertzailek bidalitako 60 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu ondoren.