Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

Building1

Agenda

ASTE SANTUKO ETA PAZKO ASTEKO IREKIERA

 - 

Aste Santua eta Pazko ospakizunak direla eta, Cristobal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu ateak apirilaren 1etik 12ra, 10:30etik 19:00etara. Irekiera berezi honek aukera emango die bisitariei XX. mendeko goi-mailako joskintzaren sortzaile handienetako baten irudia eta obra modu malguagoan ezagutzeko.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

TEILATUAK

Familia tailer honetan ideia dibertigarri batekin esperimentatzera gonbidatzen da: eta gure buruak bere teilatua izan ahalko balu? Galdera hau, eta Cristobal Balenciagaren burukoen eta kapelen formen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, teilatu-kapela bat diseinatzea eta eraikitzea proposatuko zaie familiei.

Informazio gehiago
Teilatuak 4