Yuki mino

Tailer honetako parte-hartzaileek janztearen espazio berri bat sortuko dute: lerro sinpleetako baby hut bat

Cristóbal Balenciagak hainbat txoko eskaintzen dizkio gorputzari, mugimendu betean dela ere, bere lekua izan dezan. Moda-sortzailearen jantzien formek eta bolumenek niaren eta guaren arteko espazio bizigarri bat sortzen dute. Tailer honetako parte-hartzaileek janztearen espazio berri bat sortuko dute: lerro sinpleetako baby hut bat, karratuaren geometrian oinarritua. Yuki Mino estiloko estalki tradizional bat, familia-leinu bakoitzaren ezaugarri izango diren estanpazioekin apaintzeko.

Data: Maiatzaren 19a.

Ordutegia: 11:00etatik 13:30etara.

Nori zuzenduta: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: 7 euro helduek eta 5 euro umeek.

Irakaslea: MAUSHAUS. Hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushaus-ek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute. www.maushaus.info.

 

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte egongo da zabalik (maiatzaren 16a), edota azken egun hori baino lehenagora arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta eguna aldatzeko edo, hala dagokionean, ordaindutakoa berriro jasotzeko aukera izango dute.

Tailerraren prezioaren barne dago museoaren sarrera. Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.