Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Cristóbal Balenciagari Buruzko Nazioarteko II. Biltzarra
-
Cristóbal Balenciaga Fundazioak, Cristóbal Balenciagari eta haren lanari buruzko ikerketa sustatzeko, helburu nagusi duen aldetik, jostunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa antolatu du 2025eko urriaren 2an eta 3an Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.
Informazio gehiagoIkastaroak eta klase magistralak
FANTASIAZKO GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO TEKNIKETAN HASTAPEN-IKASTAROA / PRESENTZIALA
-
Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz.
Informazio gehiagoONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
-
Getariako Zarautz eta Aldamar jauregiak birgaitzea eta berrerabiltzea
Informazio gehiago