Familientzako tailerrak

Familientzako tailerren bidez, era ludikoan eta sormenezkoan Museoko bilduma sei-hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familietara hurbildu nahi da.

Informazio gehiagorako: T. 943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Familientzako tailerrak

MUGITUZ

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera honek museoa mugimenduaren dinamiken bitartez esploratzea proposatzen du. Parte-hartuko duten familiek bi dantzari izango dituzte bidelagun obren apreziazioa indartu eta modu sortzailean gorputz mugimenduarekin konektatzeko. Sentitu, entzun, dantzatu!

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

SILUETA (U)TOPIKOAK

Ekimenean siluetaren esanahian sakonduko da, estalgarri dituen jantzien bidez gorputzak izaten dituen aldaketak hautemateko. Familiek jantziak gorputz-formetan egiten dituen ekintzak ezagutu eta silueta berriak sortuko dituzte talde-lanean sormen-metodo original batetik abiatuta.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Azaletik bolumenera

Tailer honen helburua Cristóbal Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak transmititzea da. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebaztean oinarritutako tratamendua eginez, familiek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte. Bihur zaitez oihalen arkitekto!

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Koloreak sukaldean

Ba al zenekiten fruta- eta barazki-hondakinek pigmentu natural gisa balio dutela? Intxaur eta gaztaina oskoletatik, tipula hostoetatik eta granada eta limoi larruetatik abiatuta, besteak beste, tindaketarako tinduak lortuko dituzte familia parte-hartzaileek. Koloreak prestatzera!

Informazio gehiago