Familientzako tailerrak

Familientzako tailerren bidez, era ludikoan eta sormenezkoan Museoko bilduma sei-hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familietara hurbildu nahi da.

Informazio gehiagorako: T. 943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Familientzako tailerrak

TEILATUAK

Familia tailer honetan ideia dibertigarri batekin esperimentatzera gonbidatzen da: eta gure buruak bere teilatua izan ahalko balu? Galdera hau, eta Cristobal Balenciagaren burukoen eta kapelen formen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, teilatu-kapela bat diseinatzea eta eraikitzea proposatuko zaie familiei.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

FORMA ETA GEOMETRIA

Tailer honetan formaren, geometriaren eta bolumenaren arteko erlazioa aztertzea proposatzen da, ehungintzan eta honen diseinuan oinarritutako sormen-prozesu baten bidez.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

HUTSUNEAK

Airea ere jantzien parte da. Cristobal Balenciagaren obran, gorputzaren eta soinekoaren arteko espazioa ehuna bera bezain garrantzitsua da. "Hutsune" horrek mugimendua, bolumena eta silueta berriak sortzen ditu.

Informazio gehiago