Airea ere jantzien parte da. Cristobal Balenciagaren obran, gorputzaren eta soinekoaren arteko espazioa ehuna bera bezain garrantzitsua da. "Hutsune" horrek mugimendua, bolumena eta silueta berriak sortzen ditu.

Tailer honetan forma ematen duen elementu ikusezin hori aztertuko dugu. Hainbat patroitatik abiatuta, material gardenekin inguratzaileak eraikiko ditugu, gorputzaren eta jantziaren artean airea agertzen denean silueta nola aldatzen den esperimentatzeko.

Data: Ekainaren 7a.

Ordutegia: 11:00-13:00.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familiak.

Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).

Prezioa: 3€ pertsonako.

Noren eskutik: MAUSHAUS

Maushaus artearen eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi bat da. Bertan, eduki pedagogikoak diseinatzen dira, baita ikaskuntza ludikorako objektuak eta lekuak ere. Jolasen, ekintzen eta performanceen bidez kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen ditu, eta, horretarako, daukagun jolas-gaitasuna sustatzen du.

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, ekainak 4 (14:00ak arte), egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Izen-ematea aldez aurretik egitea gomendatzen dugu, jarduerak errazago antolatzeko.

Izena emateko gutxieneko kopurua lortzen ez bada, jarduera bertan behera uzteko eskubidea izango du museoak. Hori gertatzen bada, izena emandako pertsonei hala jakinaraziko zaie, izena emateko prozesuan adierazitako posta elektronikoaren bidez. Egoera horretan, ordaindutako zenbatekoaren itzulketa osoa jasotzeko aukera, edo erreserba beste data edo jarduera batera aldatzeko aukera eskainiko da.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.