TEILATUAK
Familia tailer honetan ideia dibertigarri batekin esperimentatzera gonbidatzen da: eta gure buruak bere teilatua izan ahalko balu? Galdera hau, eta Cristobal Balenciagaren burukoen eta kapelen formen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, teilatu-kapela bat diseinatzea eta eraikitzea proposatuko zaie familiei.
Papera, kartoia eta beste material arin batzuk erabiliz, jarduerak arkitekturaren, diseinuaren eta sormenaren arteko harremana modu ludikoan aztertzera gonbidatuko du, buru gainean eramateko "arkitektura eramangarri" txiki bat eraikiz.
Data: Apirilaren 19a.
Ordutegia: 11:00-13:00.
Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Prezioa: 3€ pertsonako.
Noren eskutik: MAUSHAUS
Maushaus artearen eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi bat da. Bertan, eduki pedagogikoak diseinatzen dira, baita ikaskuntza ludikorako objektuak eta lekuak ere. Jolasen, ekintzen eta performanceen bidez kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen ditu, eta, horretarako, daukagun jolas-gaitasuna sustatzen du.
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, apirilak 16 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Izen-ematea aldez aurretik egitea gomendatzen dugu, jarduerak errazago antolatzeko.
Izena emateko gutxieneko kopurua lortzen ez bada, jarduera bertan behera uzteko eskubidea izango du museoak. Hori gertatzen bada, izena emandako pertsonei hala jakinaraziko zaie, izena emateko prozesuan adierazitako posta elektronikoaren bidez. Egoera horretan, ordaindutako zenbatekoaren itzulketa osoa jasotzeko aukera, edo erreserba beste data edo jarduera batera aldatzeko aukera eskainiko da.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.