Bigarren Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzan, jarduerek moda fenomeno kultural, sozial eta artistiko gisa ulertzen sakontzen dute. Gogoeta, eztabaida eta praktika sortzailearen bidez, ikasleek jasangarritasuna, identitatea, berrikuntza eta diseinua bezalako gaiak jorratuko dituzte, begirada kritikoa garatuz eta kontzeptu horiek beren errealitatearekin lotuz.

Materiales de recurso I

Bigarren Hezkuntza

KUSTOMIZATU ETA BIRZIKLATU

Jantzi bat hondakin izateari utzi eta zerbait berria bihur al daiteke? Modaren industriaren ingurumen-inpaktuaren eta gure kontsumo-ohituren azterketatik abiatuta, ikasleek ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren printzipioei buruz hausnartuko dute. Tailerrean, erabiltzen ez den kamiseta bat motxila funtzional bihurtuko dute, eta diseinuak eta sormenak objektuen erabilera-bizitza nola luza dezaketen ikasiko dute.

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
20 ikasle gehienez taldeko
120'

Del plano al volumen

Bigarren Hezkuntza

AZALETIK BOLUMENERA

Jarduera honek Cristobal Balenciaga formaren eraikuntzaren maisu bihurtu zuten printzipio geometrikoetako batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bi dimentsioko patroiekin eta erronka matematiko errazekin esperimentatuz, ikasleek planoa bolumen bihurtzen dela eta diseinu-prozesuan teknika eta sormena nola batzen diren egiaztatuko dute.

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra.
20 ikasle gehienez taldeko
135'

 

La moda, una máquina del tiempo

Bigarren Hezkuntza

GORPUTZ JANTZIAK ETA IDENTITATEAK

Janzteko moduak nor garen, geure burua nola erakutsi nahi dugun eta bizi garen gizarteari buruz hitz egiten du. Jarduera honek janzkeraren bidez identitatea eraikitzeari buruzko gogoeta egitea proposatzen du, janzteko moduen bilakaera aztertuz eta irudi pertsonalarekin lotutako estereotipoak zalantzan jarriz. Amaitzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere nortasuna askatasunez eta aniztasunez adierazteko sormen-proposamen bat diseinatuko du.

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
20 ikasle gehienez taldeko
120 '