Goi mailako joskintza teknikak

Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu.

Formakuntza intentsibo praktikoak, gaitasun handiko profesionalen eskutik, museoan bertan egiten dira, eta Balenciagaren unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen diete parte-hartzaileei. Eta, era berean, tresna digitalek online-prestakuntzarako eskaintzen dituzten formula berriak.

Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: jantzigintzako joskintza teknikak, fantasiazko joskintza eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko. Guztira, ia 260 bat orduko dedikazioarekin.

2027KO IKASTARO PROGRAMA

Goi mailako joskintza teknikak

Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa 1

 - 

Erdi-mailako formakuntza hau goi-joskintzako jantzigintza-ibilbideko ikastaroen programan sartzen da, eta proposatutako prestakuntza-ibilbidearen zati gisa nahiz modu independentean egin daiteke.

Ikastaroak Balenciaga Etxeko jostundegietan erabilitako metodo eta prozedura espezifikoetara hurbiltzea proposatzen du. Bereziki, josteko eta lisatzeko teknikak ikastean eta aplikatzean jartzen du arreta, eta, horretarako, papar-hegala duen artilezko jaka koadrodun baten elementu jakin batzuk egitea du ardatz.

Informazio gehiago

Goi mailako joskintza teknikak

Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa 2

 - 

Erdi-mailako prestakuntza hau goi-joskintzako jantzigintzako ibilbidearen barruan kokatzen da, eta maila bereko 1. ataleko ikastaroari jarraipena ematen dio.

Ikastaroaren helburua joskintzako artisau-tekniketan sakontzea da, aurreko prestakuntzan hasitako lanari jarraipena emanez. Horretarako, artilezko jaka koadrodunaren lanketan aurrera egingo da, bi ikastaroetan ardatz izango den jantzia osatzeko beharrezkoak diren eragiketak landuz.

Beraz, jarraipen-ikastaroa da, aurreko prestakuntza egin duten parte-hartzaileei jantzigintza-prozesuan aurrera egiten eta jantzia osatzen laguntzeko, aldi berean, aurretik eskuratutako ezagutza eta trebetasun teknikoak sendotu eta zabaltzeko.

Informazio gehiago