Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan eta "Arriskuan dagoen ondarea" izenburupean, bisita honek aukera paregabea eskaintzen du Museoan obrak nola sartu diren, zer kontserbazio- eta erakusketa-irizpideri jarraitzen zaien eta ehun-ondare hori zaintzeko eta iraunarazteko egin beharreko lan teknikoa eta gizatiarra ezagutzeko.
Informazio gehiagoBilbea eta Irazkia
Ehunen ulermena eta etengabeko esplorazioa funtsezkoak dira Cristobal Balenciagaren obran. Tailer honetan ehungintzara hurbilduko gara «zoom» berezi baten bidez, ehun bat nola eraikitzen den deskubritzeko.
Bilbea eta irazkia elkarri lotuz, parte hartzen duten familiek hariak lotzeko eta gurutzatzeko modu...
Informazio gehiagoZuzeneko musika
Musikaren Eguna dela eta, Cristóbal Balenciaga Museoak zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskainiko die bisitariei erakusketa-aretoetan. Saioa Nuria López García konpositore eta gitarra-jotzailearen eskutik egingo da. Soinu-proposamen honek musika beste ikuspegi batetik entzutera eta musikaren, espazioaren eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura berriak aurkitzera gonbidatzen gaitu.
Informazio gehiago

