VIVRE SA VIE. GEORGES DAMBIER ETA MODA
Moda eta argazkigintza, hasiera-hasieratik, tresna ahaltsuak izan dira denbora eta memoria esploratzeko. Erakusketak Parisko goi mailako joskintzaren testuinguruan murgiltzera gonbidatzen gaitu, berrogeita hamarreko hamarkadan, argazkilari frantziarraren begirada bereziaren bitartez.
Ikuspegi aitzindari batekin, George Dambierrek, modeloak kalera atera zituenean, estudioko argazkigintzaren konbentzioak hautsi zituen, pose zurrunetatik eta jarrera estereotipatuetatik askatuz, baina exekuzio tekniko zorrotz eta bikainari uko egin gabe.
Dambierren obran, emakumea ardatz nagusi eta eztabaidaezin bihurtzen da. Zinemak eta Nouvelle Vague-ren estetikak eraginda, Dambierrek emakumea ahalduntzen duen eta iragankortasuna gainditzen duen edertasun bat atzematen du: kartsua, argitsua eta guztiz denboragabea.
Anabela Becho modaren historialari eta erakusketa-komisarioak, Guillaume Dambierekin lankidetza estuan, komisariatzen duen erakusketa 77 argazki erakusten ditu, Dambierren lanaren eta orduko gizartearen adierazgarriak diren zazpi ardatz tematikoren inguruan antolatuak.
Antolatzailea CRISTÓBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA
Komisariotza ANABELA BECHO Guillaume Dambier, Georges Dambier Photosen kontserbatzailearekin lankidetza estuan.
Suzy Parker, Place du Tertre, Paris.
Gorputz zabala duen trajea, aldakatan eztutua. Balenciaga.
ELLE Numéro spécial / Les Collections Printemps 1953, 1953ko martxoak 2, 379. zkia.