Itzalak
Cristobal Balenciagak gorputza eraldatzen du bolumenaren bidez. Globo, zaku, tunika edo baby doll silueta ikonikoek forma berriak sortzen dituzte, gorputzaren eta ehunaren artean sortzen den espazioarekin jolastuz.
Itzalak tailerrean, sortzailearen silueta horietako batzuetara hurbilduko gara, haren bolumenekin eta formekin esperimentatzeko. Itzal txinatarren antzerkian inspiratuz, argiarekin eta mugimenduarekin jolastuko gara geure siluetak sortzeko eta proiektatzeko, jantziak gorputza eta inguruko espazioa nola eralda ditzakeen deskubrituz.
Data: Abenduaren 13a.
Ordutegia: 11:00-13:00.
Publikoa: 5 eta 11 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Prezioa: 3€ pertsonako
Noren eskutik: MAUSHAUS
Maushaus artearen eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi bat da. Bertan, eduki pedagogikoak diseinatzen dira, baita ikaskuntza ludikorako objektuak eta lekuak ere. Jolasen, ekintzen eta performanceen bidez kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen ditu, eta, horretarako, daukagun jolas-gaitasuna sustatzen du.
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, abenduak 10 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Izen-ematea aldez aurretik egitea gomendatzen dugu, jarduerak errazago antolatzeko.
Izena emateko gutxieneko kopurua lortzen ez bada, jarduera bertan behera uzteko eskubidea izango du museoak. Hori gertatzen bada, izena emandako pertsonei hala jakinaraziko zaie, izena emateko prozesuan adierazitako posta elektronikoaren bidez. Egoera horretan, ordaindutako zenbatekoaren itzulketa osoa jasotzeko aukera, edo erreserba beste data edo jarduera batera aldatzeko aukera eskainiko da.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.