Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Abenduko Zubia.
-
Abenduaren 6tik 10era bitartean, Cristóbal Balenciaga Museoak bere ordutegia zabaldu eta bere ateak egunero irekiko ditu 11:00etatik 15:00etara. Bisita gidatuen programa kontsultatu.
Informazio gehiagoBISITALDI DANTZATUA
Bi dantzarik bisitariei lagunduko diete dantza-bidaia paregabe batean, museoa mugimenduan habitatzeko.
Informazio gehiagoAzaletik bolumenera
Tailer honen helburua Cristóbal Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak transmititzea da. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebaztean oinarritutako tratamendua eginez, familiek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte. Bihur zaitez oihalen arkitekto!
Informazio gehiago