Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

Transmissions3

Ikastaroak eta klase magistralak

Fantasiazko goi-mailako joskintzaren hastapenak

 - 

Ikastaro honek fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Informazio gehiago

Agenda

Ondarearen Europako Jardunaldiak

 - 

Museoak bazkide estrategikoak dira Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda ezartzeko, eta, tokiko komunitateetan funtsezko eragile diren aldetik, hainbat helburu lortzen laguntzen dute. Cristóbal Balenciaga Museoak moda-kultura eta -kontsumo arduratsuan sentsibilizatzeko eta hezteko programak lantzen ditu.

Informazio gehiago
Building1
katinka

Erakusketak

Tom Kublin Balenciagarentzat. Ezohiko lankidetza

 - 

Cristóbal Balenciagaren eta Tom Kublin argazkilariaren arteko bi hamarraldiz baino gehiagoko harreman profesionalean sakondu eta haren garrantzia azpimarratzen duen erakusketa aurkezten du Cristóbal Balenciaga Museoak oraingo honetan.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Eszenografiak

“Tom Kublin Balenciagarentzat: Ezohiko lankidetza” aldi baterako erakusketaren testuinguruan, eta argazkilariaren artxiboko irudiak abiapuntutzat hartuta, jarduerak argazki horien atzealde eszenografikoak hiru dimentsiotako collagearen bidez aldatzea planteatzen du, enkoadraketa eta argi-efektu berriak bilatuz.

Informazio gehiago
escenografías