Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

PAR121295 RGB_BAJA

Erakusketak

Moda eta Ondarea. Cristóbal

 - 

Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.

Informazio gehiago

Agenda

Bisita ezazu Museoa

 - 

Eusko Jaurlaritzak EAEn ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, gure hurbileneko komunitateari, Getariako herritarrei, eta mugakideak diren Zarautz, Zumaia eta Aizarnazabalgo herritarrei, otsailean, Museoa bisitatzeko gonbitea luzatzen diegu, 2x1 deskontuarekin.  

Informazio gehiago
Cristóbal Balenciaga Museoa_Eraikina kanpotik_201 1 (1) copia
Block printing 1

Familientzako tailerrak

Block-printing

Jarduerak block-printing teknikan murgilduko ditu parte hartzen duten familiak. Teknika hori estanpazio metodo zaharra da, eta tapoien edo marrazkidun blokeen bidezko inprimaketan oinarritzen da. Zurezko euskarri bat manipulatzea eta haren gainean erliebean egindako diseinu bat sortzea proposatuko da, ondoren behin eta berriz estanpatzeko.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Bihur zaitez diseinatzaile!

Tailerraren helburua ehungintzako artea eta lanbidea ezaguturaztea da. Parte hartzen duten familiek kamiseta bat pertsonalizatzeko aukera izango dute, koloreekin, formekin eta ehundarekin esperimentatuz. Ekin lanari!

Informazio gehiago
Izan zaitez diseinatzaile_Conviértete en diseñador