Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Moda eta Ondarea. Cristóbal
-
Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.
Informazio gehiagoIkastaroak eta klase magistralak
Goi mailako joskintzako teknikak. Jantzigintza
-
ONLINE IKASTARO TUTORETZADUNA
Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.
SILUETA (U)TOPIKOAK
Ekimenean, siluetaren esanahian sakonduko da, estalgarri dituen jantzien bidez gorputzak izaten dituen aldaketak hautemateko. Jantziak gorputz-formetan egiten dituen ekintzak zein diren jakin eta haien esanahiak igarri, horra jarduerak izango dituen esperientziako batzuk. Familiek silueta berriak egingo dituzte, surrealistek asmatu zuten Ondorioak denbora-pasa oinarritzat duen metodo berezia erabiliz.
Informazio gehiagoGorputz eraldatuak: kapa
Jarduera honetan hurbilpen bat egin nahi da siluetaren ideiara eta jantzitako gorputzak dituen sormenezko aukeretara. Kapa bat sortzea proposatuko da jantzien forma eta zeregin eraldatzailea lantzeko.
Informazio gehiago