Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

Museo en Familia_Del plano al volumen

Familientzako tailerrak

Azaletik bolumenera

 - 

Jarduera honen helburua Getariako moda-sortzailearen sorkarietan agerikoak diren forma-eta geometría-kontzeptuak irakastea da. Ikasleek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hainbat figura geometriko bi dimentsiotan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren. Bihur zaitez oihalen arkitekto!

Informazio gehiago

Erakusketak

Moda eta Ondarea. Cristóbal

 - 

Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.

Informazio gehiago
PAR121295 RGB_BAJA
CBM 2002.41 Foto 3 copia

Ikastaroak eta klase magistralak

Goi mailako joskintzako teknikak. Jantzigintza

 - 

ONLINE IKASTARO TUTORETZADUNA

Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki. 

Informazio gehiago

Agenda

Euskaraldia

 - 

Cristóbal Balenciaga Museoak bat egin du azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den EUSKARALDIA ekimenarekin. Ariketaren xedea ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera areagotzea da, hizkuntza erabiltzeko guneak identifikatu eta zabalduta.

Informazio gehiago
IMG_00383
Cristóbal Balenciaga Museoa_Eraikina kanpotik_201 1 (1) copia

Agenda

Bisita ezazu Museoa

 - 

Eusko Jaurlaritzak EAEn ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, gure hurbileneko komunitateari, Getariako herritarrei, eta mugakideak diren Zarautz, Zumaia eta Aizarnazabalgo herritarrei, azaroko eta abenduko asteburuetan, eta abenduko zubia (abenduaren 5etik 8ra), Museoa bisitatzeko gonbitea luzatzen diegu, 2x1 deskontuarekin.  

Informazio gehiago