Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

PAR121295 RGB_BAJA

Erakusketak

Moda eta Ondarea. Cristóbal

 - 

Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.

Informazio gehiago

Agenda

Eguberriak Museoan

 - 

Abenduaren 22tik urtarrilaren 10era, Cristobal Balenciaga Museoa egunero egongo da zabalik (astelehenak, abenduak 25 eta urtarrilak 1 salbu), 11: 00etatik 15: 00etara, eta, irekiera egunetan, 2X1 deskontu bereziarekin bisitatu ahal izango da.

Informazio gehiago
IMG_00324
Museo en Familia_Del plano al volumen

Familientzako tailerrak

Azaletik bolumenera

Jarduera honen helburua Getariako moda-sortzailearen sorkarietan agerikoak diren forma-eta geometría-kontzeptuak irakastea da. Ikasleek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hainbat figura geometriko bi dimentsiotan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren. Bihur zaitez oihalen arkitekto!

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

Txapela buruan eta... ibili museoan!

Jarduera honetan feltroa lantzeko metodoen ezaugarri nagusiak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Malgutasun handiko materiala da feltroa, eta askotariko forma eta bolumeneko burukoak egiteko erabiltzen da. Familiek elkarrekin lan egitea eta dibertitzea ahalbidetuko duen ariketa baten bitartez, familiako txikienek txapel bat egingo dute.

Informazio gehiago
140528_TALLERES_254
Cristóbal Balenciaga Museoa_Eraikina kanpotik_201 1 (1) copia

Agenda

Bisita ezazu Museoa

 - 

Eusko Jaurlaritzak EAEn ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, gure hurbileneko komunitateari, Gipuzkoako herritarrei, urtarrilaren 31ra arte, Museoa bisitatzeko gonbitea luzatzen diegu, 2x1 deskontuarekin.  

Informazio gehiago