Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

unnamed

Ikastaroak eta klase magistralak

GOI-MAILAKO JOSKINTZAKO JOSKINTZA TEKNIKETARA HASTAPEN IKASTAROA

 - 

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko joskintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.

Informazio gehiago

Agenda

Itsasotik. Plan konbinatua

 - 

Planak proposatzen du Getariatik itsasaldi bat egitea belaontziz, joan-etorriko ibilbide bat, itsasoaz gozatzeko –bereziki, flyschaz, balio geologikoagatik, edertasunagatik eta historiagatik kokaleku bakarra baita–, itsasaldeko kultura ezagutzeko eta kultura-ondarean barneratzeko.

 

Informazio gehiago
DP8A9709