Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

CBM 2000.38 FOTO 2

Erakusketak

Balenciaga.Izaera

 - 

Cristóbal Balenciaga Museoak, «Balenciaga. Izaera» komisariotza-seriearen hirugarren eta azken erakusketaren bidez, haren lanaren ikuspegi berri bat aztertzea erabaki du. Inoiz zeharkatu gabeko bide bat da eta «Balenciaga bat» ezaguterraz bihurtzen duen ezaugarrietan jartzen du arreta.

Informazio gehiago

Ikastaroak eta klase magistralak

Fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa

 - 

Erdi-mailako formakuntza hau, fantasiazko ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, alboan eta ezker sorbaldan zabalik dagoen eta zetazko tafetazko oinarria duen parpailazko gorputza nola egin jorratuko da.

Informazio gehiago
CBM 24.2007 Foto 3