Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
Moda eta Ondarea. Cristóbal
-
Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.
Informazio gehiagoEguberriak Museoan
-
Abenduaren 22tik urtarrilaren 10era, Cristobal Balenciaga Museoa egunero egongo da zabalik (astelehenak, abenduak 25 eta urtarrilak 1 salbu), 11: 00etatik 15: 00etara, eta, irekiera egunetan, 2X1 deskontu bereziarekin bisitatu ahal izango da.
Informazio gehiagoBisita ezazu Museoa
-
Eusko Jaurlaritzak EAEn ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, gure hurbileneko komunitateari, Getariako herritarrei, urtarrilean eta otsailean, Museoa bisitatzeko gonbitea luzatzen diegu, 2x1 deskontuarekin.
Informazio gehiagoSILUETA (U)TOPIKOAK
Ekimen honetan, siluetaren esanahian sakonduko da, estalgarri dituen jantzien bidez gorputzak izaten dituen aldaketak hautemateko. Jantziak gorputz-formetan egiten dituen ekintzak zein diren jakin, haien esanahiak igarri, eta ondori horietarako ehunek dituzten ezaugarriak bereizi: horra jarduerak izango dituen esperientziako batzuk. Ibilbidea osatzeko, tailer bat egingo...
Informazio gehiago