Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

cocina

Familientzako tailerrak

Koloreak sukaldean

Ba al zenekiten fruta- eta barazki-hondakinek pigmentu natural gisa balio dutela? Intxaur eta gaztaina oskoletatik, tipula hostoetatik eta granada eta limoi larruetatik abiatuta, besteak beste, tindaketarako tinduak lortuko dituzte familia parte-hartzaileek. Koloreak prestatzera!

Informazio gehiago