Koloreak sukaldean

Ba al zenekiten fruta- eta barazki-hondakinek pigmentu natural gisa balio dutela? Intxaur eta gaztaina oskoletatik, tipula hostoetatik eta granada eta limoi larruetatik abiatuta, besteak beste, tindaketarako tinduak lortuko dituzte familia parte-hartzaileek. Koloreak prestatzera!

Data: Ekainaren 9a.

Ordutegia: 11:15-13:00.

Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz).

Prezioa: 7€ pertsonako.

Ba al zenekiten fruta- eta barazki-hondakinek pigmentu natural gisa balio dutela? Intxaur eta gaztaina oskoletatik, tipula hostoetatik eta granada eta limoi larruetatik abiatuta, besteak beste, tindaketarako tinduak lortuko dituzte familia parte-hartzaileek. Koloreak prestatzera!

Noren eskutik: Virginia Ameztoy Montenegro artistak emango du tailerra. Diseinuan, Ehunen Serigrafian eta Dekorazio Arteetan lizentziatua da, Londresko Middlesex Unibertsitatean.

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, ekainak 6 (14:00ak arte), egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.

Museoaren Lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Gehieneko parte-hartzaile kopurua 15 adin-txikikotara mugatuko da, heldu batek edo bik lagunduta.

 

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.